Ibilbide honi buruzko informazio ugari dago, gu GR223 ko gida hau erabili dugu eta beste aldetik web orri oso interesgarriak topatu ditugu.

Laburbilduz, ibilbide osoa 20 etapa laburretan banatzen dute. Gero, bakoitzak bere interesaren arabera nahierara egokitu ditzakeenak.
Guk zortzi etapatan banatu dugu: Lehen egunean, “Arenal d ‘en Castell” -en egin genuen gaua, bigarrenean “Ferreries” -en, lau gau “Ciutadella” -n eta gainerakoak “Maó” -n. Bi etapa oso luze atera zitzaizkigun, 35 km-tik gorakoak, lau 25 km-koak, bat 20 km-koa eta beste bat 16 km-koa.
Azkenean, 213 km egin ditugu, eta 2.687 metroko desnibel metatua gainditu.
Bidaia apirilaren 11tik 23ra egin dugu, zortzi egun ibiltzeko eta gainerakoa Menorca uharteko beste leku interesgarri batzuk bisitatzeko.
Hauek izan dira etapak: